LANTOKI Lan-TOKI arkitektura bulego domestikatu txiki bat da. SOHO, Small office - Home Office bat. Espazioa ahalik eta malguen izateko ahalegina egiten da bulego erabilera etxebizitza erabilerarekin partekatu dadin. Altuera garaiko lokal komertzial batean kokatzen da, 80m2ko plantan programa bereko bi bulego txiki kokatzen dira. Bulego bakoitzak bolumena hiru altuera mailatan banatzen du, bertan espazio nagusia lanerako erabiltzen da eta gainontzekoak mini-sukalde, komun eta goiko espazio lasaiak osotzen dute. Maila ezberdinak zur laminatuzko oholtzaz eraikitzen dira. Material hau ahalik eta elementu gehien material berdinarekin eraiki ahal izateko aukeratzen da, beheko biltegirako, sartu-irteneko mahaia, erruberadun artxiboa, zoladura, eskailera, aulki, pareta, apalategi, armairu edo eta etorkizunean lan-TOKI-k beharko duen edozein elementu. Horretaz gain, zurak espazio berriari hasieran aipatutako atmosfera domestikoa bermatzen du. / Lan-TOKI es una pequeña oficina de arquitectura domesticada. Es un SOHO, Small Office - Home Office. Se pretende que los espacios sean lo suficientemente flexibles para combinar el uso de oficina con un ambiente doméstico. Se desarrolla en un local comercial de gran altura y una planta de 80m2 donde se disponen dos pequeñas oficinas de igual programa. Cada oficina distribuye el volumen en tres niveles de altura donde el espacio principal es el dedicado al trabajo, y donde el resto están dedicados a una mini-cocina, un baño y un espacio superior de relax. La construcción de los niveles se realiza con tableros laminados de madera. Se elige este material para aprovechar todos los elementos posibles como almacenaje inferior, mesa extraíble, archivero rodante, suelos, escaleras, sillas, paredes, estanterías, armarios y cualquier elemento que en el futuro lan-TOKI pueda necesitar. Además, la madera, dota al espacio de la atmósfera domestica que se pretendía. + info / video