TXAkolina hills EKOIZPENERAKO EGOITZA-AZPIEGITURA: AUZO ITZULGARRIA. Getaria Gipuzkoako kostaldeko herri arrantzalea da, kantauri itsasorantz sartzen diren mendi magalak eta Txakolinez estalitako estrato erosionatua sortzen dute bertako paisaia. Txakolingintza Garate mendi magaletan kokatzen da, Zarautz, Aia eta Getarian, “jatorrizko deitura Getariako Txakolina” duena. Proiektuaren eremua herriaren hegoaldeko muga eta txakolin landaketen artean kokatzen da, Potzuaga-Gaina eremuan. Itsasoaren mailaren gainetik 105 metroko batezbesteko kotan. Akumulazioan oinarritzen den hirigintza eredua errepikatzeak egitura, segregazio eta mugikortasun arazo larriak ekar ditzake Getariako kota hain altuetan. MALGUA, MOLDAGARRI eta BEREZKOTASUNERA irekia: AUZO-BASERRI PLANTEAMENDUA. Baserria bere burua aski duen unitate ekonomikoa da, familiaren beharrak aseko dituen nekazal eremuz inguratua. Baserri izaera duen auzo berri bat planteatu da, hau da, hein batean bere burua aski izango duena. Krisiak xahutu dituen eskemetaz ihes eginez, balio gehigarria izango duen jarduera planteatu da, giza behar guztiak asetuko dituenak, esaterako; babesa ez ezik, autonomia, elikadura, gizarte erlazioa bideratuko duena; nukleoekin singergiak ezarriko dituenak, elkar zerbitzatuko duena; ingurugiroarekiko arduratsua izango dena. Horregatik da hain garrantzitsua SISTEMA MALGUAren sorrera, momentuoro okupazioa txikitu edo handitu dezakeena borratu ezin den arrastoa utzirik, eta hare gehiago, halako batean desagertu eta toki ezberdin batean birziklatu daitekeena./ INFRAESTRUCTURA RESIDENCIAL PRODUCTIVA: UN BARRIO REVERSIBLE. Getaria da nombre a uno de los pueblos pesqueros de la franja costera Guipuzcoana, un paisaje de viñedos de Txakoli cultivados en las laderas de estratos erosionadas que se adentran al mar cantábrico. El cultivo de txakoli se sitúa en las faldas del monte Garate, entre los pueblos de Zarautz, Aia y Getaria con “Denominación deOrigen Getariako Txakolina”. El ámbito del proyecto se emplaza en el encuentro entre viñedos y el límite sur del pueblo, en el área de Potzuaga-Gaina se sitúa en una cota media de 105 metros sobre el nivel del mar. Repetir modelos de urbanismo de acumulación residencial en cotas tan altas de Getaria puede generar graves problemas estructurales, de segregación y movilidad. FLEXIBLE, ADAPTABLE y abierto a la ESPONTANEIDAD: PLANEAMIENTO BARRIO-BASERRI. La concepción del caserío es la de una unidad económica esencialmente autosuficiente, rodeado de los terrenos agrícolas que suplen prácticamente todas las necesidades de la familia. Se plantea un nuevo barrio con carácter de baserri (caserío vasco), es decir, que en gran parte sea autosuficiente. Huyendo de los esquemas ya barridos por la crisis, se plantean actuaciones con valor añadido, que contemplen todas las necesidades humanas, entre ellas el abrigo, pero también autonomía, alimento, relación social; que establezcan sinergías con los núcleos, que se sirvan mutuamente; que sean responsables en lo ambiental, por eso es tan importante crear un SISTEMA FLEXIBLE que en su momento pueda decidir disminuir su ocupación sin haber generado una huella imborrable, o incluso desaparecer y reciclarse en otro lugar. + info / video