2006tik aurrera elkarlanean hasi ginen Amaia Casado Rezola (Lasarte 1976) eta Ibon Salaberria San Vicente (Urretxu 1974) TOKI arkitekturak izenpean.
TOKI hitzak berak seinalatzen du gure lehen nahia; tokian tokiko ezaugarri eta jakinduriak azaleratuz arkitekturak sortzearena alegia. Eta arkitektura baino arkitekturak esaten diogu, uste baitugu garaiotan gure esperientziek gero eta bide anitzagoak jorratzen dituztela eraikuntzaren jardueratik haratago; arkitektura pentsatzen dugu.
TOKIren lana bere hastapenetatik zenbait erakusketa eta katalogoetan hautatua izan da: 2007an, “JAE (Jóvenes Arquitectos de España)” erakusketan hautatua izan zen TOKIren lana eta Madril, Paris, Roma, Bruselas, Estocolmo, New York, Chicago, Washington eta Dallas bezalako hirietan zehar egin du bere bidaia espositiboa. Urte berean, “arquia-próxima” programako katalogoan aukeratu zuten TOKIren lana espainiako 128 arkitekto gazteen lanak erakusteko asmoz. 2007an “Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko sarietan” finalista izan zen etxebizitza sailean. 2008an “44 Young International Architects” publikazioan azaldu zen TOKI bulegoa Grupo Vía-k eginiko aukeran. Bertan Europa eta Ameriketako 44 arkitekto gazteen lanak azaldu ziren. 2009an Espainiako Etxebizitza Ministeritzak antolatu zuen “Reflexiones. El corredor en la vivienda colectiva” erakusketan parte hartu zuen. Erakusketa, Arqueria de Nuevos Ministerios aretoan izan zen. Garai berean, 2G Dossier Jóvenes Arquitectos Españoles aldizkari monografikoan zerrendatu zuten TOKI 40 bulegoen artean.
2007tik TOKIko kideak Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan irakasle dihardute.

TOKIrekin elkarlanean daude edo jardun dira proiektu eta lehiaketa ezberdinetan:
Laida Juanikorena Agirre, MonoD, Asier Larraza, Basa Arquitectura, Luis Clemos, IP21 injenieritza, Iñigo García, Bingen Egia, Asier Telleria, Susana Martínez, Julen Quevedo, Gaizka Altuna, Ubay Calle, Jon Andoni Iparragirre, Julen Rodríguez eta Dani Luengas.


Amaia Casado Rezola (Lasarte 1976) e Ibon Salaberria San Vicente (Urretxu 1974) comenzamos a trabajar bajo el nombre de TOKI arkitekturak a partir de 2006.
La palabra TOKI en euskera señala diferentes significados relativos a “sitio”, “lugar”, “paraje”, “contexto”, “espacio” o “posición”. TOKI nos marca el objetivo de trabajar en contextos donde las características y saberes de los lugares se conviertan en herramienta básica de los sistemas y procesos. Escribimos “Arkitekturak” (arquitecturas) en plural por entender la actualidad de la experiencia arquitectónica más allá de la construcción y la producción de objetos; pensamos arquitecturas.
El trabajo de TOKI ha sido seleccionado en varias exposiciones y catálogos desde sus inicios: En 2007, fue seleccionado en la exposición “JAE (Jóvenes Arquitectos de España)” y ha viajado a Madrid, París, Roma, Bruselas, Estocolmo, New York, Chicago, Washington y Dallas. En el mismo año, TOKI fue seleccionado para el catálogo de “arquia-próxima” donde se exponen los trabajos de 128 muy jóvenes arquitectos españoles. En 2007 fue finalista en los “Premios del Colegio Oficial de Arquitectos Vasco Navarro” en la categoría de vivienda. En 2008 en la publicación de “44 Young International Architects” en la selección a cargo de Grupo Vía, donde se exponen trabajos de 44 arquitectos de Europa y América. En 2009 formó parte de la exposición “Reflexiones. El corredor en la vivienda colectiva” celebrada en Arquería de Nuevos Ministerios. Al mismo tiempo, TOKI fue seleccionado en la lista-mapa de 40 estudios para en publicación digital monográfica 2G Dossier Jóvenes Arquitectos Españoles.
Desde 2007 los miembros de TOKI ejercen como profesores en la Escuela Técnica Superior de Arquitectura de San Sebastián.

Colaboran o han colaborado con TOKI en diversos proyectos y concursos:
Laida Juanikorena Agirre, MonoD, Asier Larraza, Basa Arquitectura, Luis Clemos, IP21 injenieritza, Iñigo García, Bingen Egia, Asier Telleria, Susana Martínez, Julen Quevedo, Gaizka Altuna, Ubay Calle, Jon Andoni Iparragirre, Julen Rodríguez eta Dani Luengas.